• App, Gadget-ak eta 2.0 Ingurunea. Kirolaren Garapen Iraultza

    AppsDeportivas

    Atzo, hilak 16, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean aplikazioak eta teknologia berriak kirolarekin nola uztar genitzakeen hitzaldietan izan ginen. Bertan parte hartu zuten hizlariak eta entzuleak gailu hauen erabileraz jardun ginen eta kirolerako baliagarriak izan daitezkeen gogoetak egin genituen.

    Juanma Muruak ireki zuen jardunaldia Kirola espazio fisiko eta digitalean kokatuz. Kirola espazio fisikoan nahiz modu birtualean egin daitekeela aipatu zuen batetik besterako eboluzioan hitz egin zuen. Horretarako izendatu zituen E-SPORTS, Wii, Bkool bezalako markak.

    Miguel Fernandez Arrietak irakasleak, Mondragon Unibertsitateko ingeniaria, gailuen deskribapenaz eta funtzionaltasunaz mintzatu zen. Kirola egiteko teknologia berriak aipatu zituen, horien artean aipatu zituen honako tresna eta aplikazioak:

    • Mobilak eta smartphonetako app-ak: endomondo, runtastic eta runkeeper (hauek kirol jarduerak erregistratzeko, entrenamendu planak egiteko, estatistikak ikusteko), ibooks-ak bideoen bitartez kirol ariketak jarraitzeko, google drive, hangouts-ak ea Skype kirolarien entrenamenduen jarraipena egiteko..
    • Osasuna eta ongizaterako ondorengoa aipatu zuen: myhealthapps.net

    Egun aurkitu ditzakegun dispositiboez (pulsometroak…), hauen konektibidadeaz eta dauden nabegadoreez (garmin, ibilbideak, wikiloc eta google earth) hitz egin zuen, azken hauek ibilbideak sortu aurkitu eta partekatzeko tresna egokiak bezala.

    Wifia, tensiometroa edo gopro bera ere atera zituen kirola egiteko tresna erabilgarri bezala.

    Gure kirol jarduera nahiz eguneko mugikortasuna neurtuko digun tresnei dagokienez hauek: nymi, jawbone, fitbit eta Athos.

    2.0 sare sozialen garrantziaz hitzegin zuen aipatzeko marken bitartez baino gehiago sare sozialetako elkarrizketa eta foroen bitartez erabakiak hartzen direlako. Horien artean: forvo.com, Instagram, Facebook graph search, linkdin, google trends, youtube…

    Teknologia berriak kirol profesionalean nola erabiltzen diren bi ikuspuntu entzun genituen. Alde batetik gestorean ikuspuntutik (Juanma Murua) eta bestetik entrenatzalearenetik (Eugenio Rodriguez, GBCko prestatzaile fisikoa)

    Juanma Muruaren ekarpena, kirola egiteko:

    -teknologia berriak aprobetxa daitezkeela

    -lau pareten artean baino kanpora beldurrik gabe atera gaitzekeela

    -ordutegiak ahaztu eta edozein une egokia dela

    -jarduerak dibertigarriak antolatu behar ditugula

    -teknologia lagungarri dela, baina, imaginazioa erabiltzeko kirolean.

    Eugenio Rodriguezek teknologia berriak bakoitzaren behar eta nahien arabera jarri zituen. Alde batetik onuragarriak zitezkeela esan zuen pertsonen ohitura desegokiak aldatu eta jarrera osasuntsuen alde egiteko, hezkuntzarako, errehabilitaziorako, gorputz jarrera egokia zuzentzeko edo eta hirugarren adinean oreka lantzeko.

    Iñaki Iturrioz, Irungo Udaleko Kirol Teknikariak, podómetro gailuaz hitz egin zuen, hau jarduera fisikoa eitera bultzatzko tresna motibagarri gisa. Aldi berean, irungo udaleko lankideen artean eginiko ikerketatxoa azaldu zuen eta zeinez emaitza onak atera ziren gailuare erabiltzearen ondorioz. Btzuk aipatzekotan:

    -pertsona inaktiboekin funtzionatu zuen

    -helburu zehatzak lortzen lagundu zuen, eguneko pausu kopuruak gehitzen.

    -lankideen arteko giro onean eragin zuen

    -jarduera dibertigarria izan zen

    Jardunaldia Gorka Zamora Undurragak amaitu zuen Vitale izeneko tresnaren azalpena emanez, hauxe ariketa fisikoa egiteko web aplikazioa da. Hemen duzue jardunaldietan erabili zituzten aurkezpenak.

     

Iruzkina idatzi / Déjanos tu comentario

Cancel reply