• “EMOZIOAK KIROLEAN” SAIOA

    “EMOZIOAK KIROLEAN” SAIOA

    Argazkia: https://www.flickr.com/photos/chrishunkeler

    Emozioak gurekin bizi dira jaiotzen garenetik, eta gure nortasuna eraikitzerakoan eta elkarrekintza sozialean paper garrantzitsua betetzen dute. Kirol zelaian, atletismo pistan, kiroldegiko kantxan edo ikastolako kirol eremuan gure kirolariekin gaudenean ditugun hartu emanak emozioek baldintzatutakoak izaten dira. Hartzen ditugun erabakiak, edukitzen ditugun erreakzioak eta buruan bueltaka ditugun pentsamendu asko emozioek eragindakoak izango dira.

    Emozioak gurekin bizi ditugu, bizitzako edozein egoeretan gure erabakiak, pentsamenduak edo jokabideak baldintzatzen dizkigute. Kirolean ere, bizitzako esparrua den heinean, emozioek eragiten dute. Entrenatzaileen kasuan zer esanik ez. Giza talde baten gidaritzaren arduraz gain, erabakiak hartu behar izaten dituzte etengabe: aginduak, ardibideak, zuzenketak, animoak…  Bihar Egian, Ekin Kirola eta Bizitza Aktiboan, “Emozioak kirolean” duten eraginaz arituko gara “Entrenatzaileentzat Psikologia Taldea”-ko 1. saioan.

    Entrenatzaileekin emozioak kirolean ere “jokatzen” dutela izango dugu hausnarketagai. Zein paper jokatzen dute emozioek? Nola eragiten dizute? Ze emoziok laguntzen dizute? Zein emozioek egiten dizute kalte? Nola eragiten digute emozioek entrenatzaile jardunean? Nola baldintzatzen dituzte hartzen ditugun erabakiak? Nola errazten edo zailtzen digute taldearen gidaritza? Lehiaketan nola bizi dut, emozionalki ala arrazionalki?

    Kirolean emozioei buruz ez da ia  hitz egiten (Ia hori ere ez dakit soberan ez dagoen…). Bizitzako beste hainbat eremutan bezala, emozioak ez ditugu hizketagai. Sarritan egiten dugun jarduera ez da izaten. Emozioek kirolean duen eraginari buruz hainbat galdera egin diezazkiokegu gure buruari entrenatzaile garen heinean: Nire kirolariek ba al dute partida baten aurretik niri urduri daudela onartzeko konfidantza? Beldurra duela esan al dit jokalariren batek inoiz?

    Saioan landuko ditugun gaiak hauexek izango dira: Zer dira emozioak? Emozioen sailkapena, emozioen funtzioak… ADIMEN EMOZIONALA KIROLERAKO

    EMOZIOAK ETA NI

    1.- ENTRENATZAILEA: NORBERAREN EMOZIOAK EZAGUTZEA

    2.- EMOZIOEN MANEIUA edo KONTROLA: ENTRENAMENDUA eta LEHIAKETA

    3.- AUTOMOTIBAZIOA: NOLA MOTIBATZEN DUT NIRE BURUA

    EMOZIOAK BESTEEKIN HARREMANEAN

    4.- KIROLARIEN EMOZIOAK HAUTEMATEKO GAITASUNA

    5.- KIROLARIEKIN HARREMANAK MANEIATZEA

    Saioa teoriko-praktikoa egingo dugu. Sarrera teorikoaren ondotik norberaren emozioen hautemate eta ezagutzen hasiko gara eta Entrenatzailearen emozioetatik abiatuko gara entrenamendu eta lehiaketetako egoera desberdinetan nola sentitzen dugun, nola pentsatzen dugun eta nola jokatzen dugun aztertuz.

Iruzkina idatzi / Déjanos tu comentario

Cancel reply
Plugin creado por AcIDc00L: key giveaway
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: seo valencia