• ENTRENATZAILEENTZAT PSIKOLOGIA TALDEA

    ENTRENATZAILEENTZAT PSIKOLOGIA TALDEA

    Entrenatzaileentzat Psikologia taldea

    Entrenatzaileentzat Psikologia taldea, psikologia modu teoriko-praktikoan lantzeko gunea izango da. Entrenatzailearen “bakardadea” albo batera utzi eta entrenatzailearen egunerokoan eragina duten gaiak taldean ikasi eta partekatzea izango da helburua: taldearen gidaritza, motibazio estrategiak edo komunikazioa…

    Hilean behin gai zehatz baten inguruan arituko gara eta bakoitzak bere esperientzia eta bizipenak partekatzeko tartea izango du.Entrenatzaileek psikologiaren inguruan dituzten kezkak eta zalantzak argitu eta norberak entrenamenduetan eta lehiaketetan dituen bizipenak partekatzea izango du helburu.

    NOLA EGINGO DUGU

    • Hilabetero, gai bat.
    • Ordu erdiko saio teorikoa eta ordu eta laurdeneko tailer praktikoa.
    • Saioan landutako gaiari buruzko eskuliburua banatuko dugu

    EGUTEGIA / ORDUTEGIA

    • EGUTEGIA: Otsailak  24 “Emozioak kirolean”| Martxoak 24 “Komunikazioa: kirolariarengana nola iritsi” | Apirilak 28| | Maiatzak 26 | 3. eta 4. tailerrerako gaiak partehartzaile denon artean erabakiko ditugu.
    • ORDUA: 19:00etatik 21:00etara
    • NON: Ekin-eko egoitzan. Ametzagaña 31 Egia-Donostia
    • Gehienezko izenematea 12 lagun
    • PREZIOA: Saioa: 15€ | 4 Saioetarako bonoa: 45€ Izenematea derrigorrezkoa, jarraian duzuen izenemate fitxa bete:

    EMAN IZENA