Zer da?

3-12 urte arteko haurrentzat oinarrizko gaitasun fisikoen lanketa eta kirol abilezien garapena. Korrika, jauziak egitea, baloiak hartu eta botatzen ikastea, dribbling-ak, sprint-ak… Adinaren araberako 3 multzotan banatuko dira haurrak: 3-5 urte, 6-8 urte eta 9-12 urte arteko taldeetan.

Kirol hezitzaileak

  • Andoni Urkiola, Aritz Olagoi eta Bego Huerta
    Eskola Kirolean eskarmentudunak

Edukiak

  • Mugimenduzko jolasen bidez landuko dira gaitasun fisikoak eta kirol abileziak.
  • Oreka, gorputzaren desplazamenduak oinez eta korrika, objetuak hartu eta botatzea.
  • Adin tarteen araberako 3 multzo izango dira: 3-5 urteko multzoa, 6-8 urteko multzoa eta 9-12 urteko multzoa.
  • Ordubeteko saioak. Astean 1, 2 edo 3 egun, aukeran.
  • Jarduerek ongi pasatzeko eta kirol abileziak ikasteko helburua izango dute.
  • Talde txikiak izango dira haur bakoitzari behar duen arreta eskaintzeko.
  • Ikusi ordutegia hemen

Prezioak

  • 15€-30€-45€/hilean (BEZ barne)

Plugin creado por AcIDc00L: key giveaway
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: seo valencia