• IBILKETA NORDIKOA DEBAn

    Urte berriari hasiera bikaina eman diogu Debako Ibilketa Nordikoko taldeak. Debako Udalarekin elkarlanean abian jarri dugun programan hainbat ikastaro eta irteeera egin ditugu Abenduan eta Urtarrilean.

    Programari jarraiki ikastaro berriak, natur inguruetan irteerak, eta aste barruko ibilketa saioak burutu ditugu.

    • IRTEERAK:
      • Mendi irteera. Ibilbide zirkularra: Arbil Gaina.
      • Debako naturguneetatik irteera
    • ASTEAN ZEHARREKO IBILKETA SAIOAK: Urtarrilak 7, 14, 21, 28
    • IKASTARO AURRERATUA: Urtarrilak 10

    40 pertsonek hartu dute parte orain arte ibilketa nordikoko edo nordic walkingeko jarduera desberdinetan. Debarrak izan dira gehientsuenak, baina Eibar, Elgoibar eta Mendarotik etorritakoak ere izan dira. Gizonezkoak zein emakumezkoak etorri dira, gazteak eta helduak adin tarte zabalean mugitu gara, eta gaitasun fisiko desberdinekoak, oso kirolariak eta noizbehinka aritutakoak, nahastuta ibili gara.

    Kirol jarduera ezezaguna izan da denontzat. Hala ere, harrera ona izaten ari da, jarduera erraza bezain dibertigarria delako eta aldi berean herritarren arteko harremanak lantzeko aukera ematen duelako.

    Otsailerako ere egitarau oparoa prestatu dugu. Jarraian duzue programa. Gonbita luzatzen dizuegu guztioi parte hartzeko!

    nw otsaila deba 2015_b

Iruzkina idatzi / Déjanos tu comentario

Cancel reply