• NW taldea Deban

    NW taldea Deban

    NW Deba

    Ekin-en hasieratik Deba izan dugu Ibilketa Nordikoaren gune nagusi. Bertan, azken hilabeteetan hamaika ikastaro eman ditu Andoni Urkiola-k, gure bazkide eta Ibilketa Nordikoko instrukoreak. Maiatzean aro berri bat hasiko dugu Deban. Ibilketa Nordikoko taldea jarriko dugu abian.

    Bertan, ikastaroak, ibilaldiak eta irteerak tartekatuko ditugu, Ibilketa Nordikorekin lotutako jarduera desberdinak taldean eta giro lagunkoian egiteko asmoz. 3 jarduera desberdinduko ditugu Ibilketa Nordikoko Talde honetan, ikastaroak, ibilaldiak eta irteerak. dfdfd

    Ikastaroak: Ibilketa Nordikoa zer den, nondik datorren eta berau egiteko teknika ikasteko eskaintza. 2 moduetakoak: Hastapen ikastaroak eta Ikastaro Aurreratuak.

    Ibilaldiak: Ibilketa Nordikoa egiten ikasi dutenentzat, aste barruan ordubeteko ibilaldiak izango dira, astelehenetik ostegunera, hilabetean 4 edo 8 ibilaldi izango dira aukeran.

    Irteerak: Asteburuetan egingo dira eta 3 orduko iraupena izango dute.

    Jarraian duzuen koadroan ikus dezakezue Maiatza, Ekaina eta Uztaileko jarduera egitaraua zehatza:

    NW egitaraua programa Maiatza-Uztaila

     

    IKASTAROAK:

    Hastapen Ikastaroa: 2 orduko ikastaro teoriko-praktikoa. Ibilketa Nordikoa nondik datorren, nola egiten den eta ze onurak eragin ditzakeen aztertuko dugu. Maiatzak 10 | Uztailak 5

    Ikastaro aurreratua: 2 orduko ikastaro praktikoa. Hastapen ikastaroko ibilketa nordikoaren teknika finkatzeko. Ekainak 7

    Aste barruko ibilaldiei dagokienez, hilabetean 4 edo 8 ibilaldi jarri ditugu aukeran. Irteerak, berriz, 2 motatakoak egin ahal izango dira: Sasoian irteera, Ibilketa Nordikoa modu lasai eta osasuntsuan jarduera fisikoa egiteko aukera. Kirolari irteera: Kirolariagoak diren horientzat bereziki pentsatua, beraien entrenamenduei ibilketa nordikoko saioen gehigarria eskaintzeko asmoz.

    Behean ikus dezakezue eskaintza:NW TALDEA DEBA ESKAINTZA

Iruzkina idatzi / Déjanos tu comentario

Cancel reply
Plugin creado por AcIDc00L: key giveaway
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: posicionamiento web