Zer da?

Adimen Emozionala “pertsonek modu egoki eta zehatzean emozioak eta sentimenduak hauteman eta kontutan hartzeko duten gaitasuna da”. Adimen Emozionalaren trebetasunak dira emozioak hautemateko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna eta emozioak adierazteko trebetasuna.
“Adimen emozionaleko” tailerren bidez emozioak hautematen, erregulatzen eta hobeto adierazten ikasiko duzu. Geure emozioetatik hasi eta besteekin ditugun elkarrekintzetan emozioek nola eragiten diguten aztertuko dugu.

Arduraduna

  • Aritz Olagoi
    Kirol psikologoa

Nola lan egingo dugu?

  • 2 orduko irapena duten tailer teoriko-praktikoen bidez.
  • Tailerrek 3 maila izango dituzte:
  • 1. maila – Nire emozioak ulertzen 
  • 2. maila – Nire emozioak erregulatzen
  • 3. maila – Nire emozioak adierazten 
  • Maila bakoitzeko tailerra egin beharko da hurrengo mailakoa egiteko.

Prezioa

  •  15€ tailer bakoitzak.