Blog

Udaletako Kirol Politiken topaketen ikuspuntu bat

Getxoko Jardunaldiak Pasa den ostegunean eta ostiralean Getxon izan ginen Getxo Kirolak eta Kait-ek antolatu zituzten IX. Udaletako Kirol Politiken topaketetan. Esteka honetan,  http://www.slideshare.net/GetxoKirolak ikusiko duzue Getxoko kirol jardunaldietan izan ziren ponentzia desberdinen kontakizunak.

Gure hausnarketarekin batera, hango berri kontatzen dugu ondorenean: Bi eztabaida aipatuko nituzke hasieran izan zirenak: Lehenengoa entzuleen artean batek komentatu zuen “libro verde” delakoan jarduera fisikoari ez zitzaiola erreferentzia egiten eta bai ordea kirolari. Mahaiean zeuden hizlariek berriz, denek aho batez erantzun zioten hori ez zela horrela eta jarduera fisikoa eta kirolaren artean desberdinketa egiten zela. Ni ere hor kokatzen naiz :) Bigarrengoa, atzean geratu den “Aktibili” plana eta iritsi berria den “Mugiment” planari buruzkoa izan zen. Gai honi buruzko iritzi desberdinak entzun genituen. Aktibiliren plana egokia eta beharrezkotzat ikusten zen. Hala ere, inoiz ez zen gauzatzera iritsi, eta horrek sutu zituen zenbaitzuk. Pertsona askok ordu asko eman zuen hortan lanean, eta ondoren ezerezean geratu dela ikusteak atsekabea sortu du. Hori bera agerian geratu zen arbelean ipini beharreko post it-etan. Neronek irakurri nituen bertaratutakoen hainbat iritzi ezkor.

Modu berean, Mugiment-en etorrera, ez zela batere argiki sartu, askok jakin gabe aurrekoaren jarraipena ote zen edo zehazki zer zen. Komentatu zen, bide eta helburu berdinekin zetorrela, eta aurrekoagatik desberdintzen zuen gauzetako bat “mugisare” izango zela eta honen zabalpena emango zuela herrietan hortara kontratatutako pertsona batek. Bestalde, Mugiment plana ez zen azaldu izenburuan horrela jarrita zegoen arren. Aitzitik, plan berriaren filosofiaren inguruan mintzatu ziren. Beraz, plana irakurri gabe zutenek (eskerrak nik irakurrita neukan) ez zituzten zehazki planaren xehetasunak eta nondik norakoak entzun.

Gainontzean, kirola eta jarduera fisikoa bultzatzeko arlo publiko eta pribatuaren inguruan jardun ginen, bai eta hirugarren sektoreko Elkarte, soziedade eta abarrei buruz. Innobasqueko ordezkariak, etorkizunean badatorren laugarren sektorea ere aipatu zuen, hain zuzen ere, aurreko hiru sektoreak uztartzen dituena. Kirola eta jarduera fisikoa gizartean txertatzeko bide eta modu interesgarriak entzuteko aukera izan genuen. Kaleko jendearengana iristea izan behar dugu xede. Eta horretan maiz huts egin edo asmatzen ez dugula uste dut.

Garrantzitsua iruditzen zait errealitatearen azterketa zehatz bat egitea eta horretarako jendeari (ez bakarrik kirol Elkarte, baita ere guraso elkarte, ezaugari orotariko zentrueri…) galdetzea zer eta nola nahi duen (gure kasuan kirola eta mugimendua). Gero, gai izango ote garen eskakizun horiek erantzuten beste kontu bat da, baina behintzat abiapuntu inportante batetik hasten gara. Topaketetan hitz egin zen jendea aktiboago bizi dadin dauden zailtasunez. Hain zuzen ere, jendearen egoerak zailak eta dinamikoak direlako ez gara nahi adinako mugimendu portzentaietara iristen.

Arlo desberdinek (ongizateak, euskarak ekonomi arloak, hirigintzak…) bultzatu behar dute bide berean. Eta are aurrerago joanez, kirol ekimenetatik abiatuta, eraldaketa soziala bultzatu behar dugu teknologia berriarekin, innobazioarekin… Erronka sozialetan, baloreetan eta baita ere bestelako errealitate antolamenduetan txertatu beharko genuke hau guztia. Horretarako arestian aipatu bezala, herritarrei entzun eta bere partehartzearekin batera kooperazio sareak sortuz lan egin behar dugu. Ea ba, gauzatzerik dagoen.

Leave a Reply

Plugin creado por AcIDc00L: key giveaway
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: seo valencia