BihotzEkin

 

Bihotzeko gaixotasuna heriotz goiztiarra eragiten duen arrazoi nagusienetakoa da Europa guztian. Hurrengo hamarkadetan 150 milloi heriotza gertatzea aurreikusten da.

Bihotzeko gaixotasunak harreman zuzena du bizitza estiloarekin, eta bereziki tabakoaren kontsumoarekin, osasuntsuak ez diren elikadura ohiturekin, jarduera fisikoarekin eta estresarekin.

Duela urte batzuk, bihotzeko gaixotasunentzat atseden luzeak hartzea zela onena uste zen. Hala ere, azken hamarkadetan sekulako iraultza gertatu da eta eta jarduera fisikoa bihotz arazoetako prebentzio eta errehabilitazio programetan erabiltzea ohikoa bihurtu da.

Bihotz zirkulazioko arazoren baldin baduzu, zuretzat sortu dugu bihotzEKIN programa. Zure neurrira garatu dugun jarduera fisikoko saioen bitartez, (ibilketa saioak eta indar entrenamendua) gaixotasuna zaintzen lagunduko dizugu.

bihotzEkinsaioa

BihotzEKIN bitartez, jarduera fisikoan oinarritutako programa bat garatu dugu bihotzeko arazoak (hitertentsioa, gizentasuna, bularretako anginak…) prebenitu eta tratatzeko.

Programaren helburua, bihotzeko gaixotasun bat duen pertsonari laguntza jarraitua eskaintzea da. Modu horretara, persona bakoitzak bere gaixotasunaren ezagutza handitu eta bere kabuz kontrolatu eta jarraitu ahal izango du.

Programak 12 hilabetetako iraupena du. Astean zehar 2-3 saio izango ditu eta Kirol eta jarduera fisikoan lizentziatuen bitartez zuzenduko dira saioak.

Interesa baduzu 645714062 zenbakira deitu edo andoni@ekinkirola.com posta elektronikora idatzi.

Andoni Urkiola (BihotzEKIN programaren arduraduna)

Plugin creado por AcIDc00L: noticias juegos
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: posicionamiento web