• “ZURE AUKERA DA KALE HOBEA” IRUNEN

    Launbatean, Irailak 21, Irunen izan ginen bertako udalak “Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarra”ren barnean familientzat gune bat dinamizatzen, Kolon pasealekuan.

    Jarduera honekin lortu nahi genuen helburu orokorra, Irungo biztanleetan balore desberdinen kontzientziazioan eragitea zen. Hiri bat eraikitzen zuena, Herritarra bera zela eta gure kaleak, aktibo izateko gure aukerak zirela erakusteko helburuarekin.

    IMG_20140920_185924

    Jardueraren lelo nagusia MUGIKORTASUNA izan bada ere, herri bateko biztanleriaren arteko elkarbizitza egokia izan zedin zaindu beharreko beste hainbat baloreetan kontzientziazioa jorratzen ere ahaleginduko ginen.
    Besteak beste, ondorengo baloreetan eragin zuzena izango zuten jarduerak proposatuko genituen:
    1. Mugikortasun ohitura jasangarrien galdeketa: Norberaren eguneroko mugikortasun ohiturak jasangarriak ziren aztertzeko galdeketa txiki bat bete behar zuten eta beraien mugikortasun ohitura jasangarriagoak diseinatzeko hasteko plana jaso zuten.
    2. Herritarren arteko bizitza kooperatiboa eta elkar errespetuzkoa ulertzea. Horretarako bizikletan, patinetean, oinez edo korrika zihoazen hiritarrak elkar gurutzatzeko guneak zituen ibilbide txiki batean mugitu ziren elkar errespetatuz.
    3. Ingurune naturalarekiko errespetua: Naturarekiko harremana berreskuratzeko ahalegin xume bat egin genuen. Lorontzi txiki batean letxuga landarea landatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Pixka bat hazten denean argazkia atera eta info@ekinkirola.com -era Azaroaren 15a baino lehen bidaltzen dutenak barazki otar bikain baten zozketan parte hartuko du.
    4. Kale Sasoi: Hiriko guneek, parkeek, eraikuntzek, kaleek, sasoian egoteko ematen dizkiguten aukerak erakustea. Kalean Sasoian egoteko jarduerak burutu zitezkeela erakustea.

    5. OsasuNordic Walking: Ibilketa Nordikoa probatzeko gunea. Ibilketa Nordikoari buruzko argibideak hemen txertatu genituen: http://ekinkirola.com/ibilketa-nordikoa/IMG_20140920_182142 6. Sormen gunea: Pertsona bakoitzaren gaitasunak, trebeziak eta sormena adierazteko gunea. Etxeko txikienek eta handienek aukera izan zuten margotzeko, gorputzaren bidez formak, hitzak eta irudiak elkarrekin irudikatzeko edo bakoitzaren sormenetik sortutako edozer egiteko.

    Parte hartu genuen Irungo biztanle guztien artean ERRESPETUZKO IRUN HIRI GARAIKIDE IDEAL bat eraikitzen ahalegindu ginen. Horretarako, Irun hiria islatzen zuen MARRAZKI PLANO XL bat irudikatu genuen. Plano horretan Irun hiria irudikatzen zituen hainbat irudi jarri genituen; San Martzial mendia, Sargia Parkea, Junkal eliza, N1 errepidea, Madrid Irun tren sarea, Plaiaundi txori parkea, Stadium Gal futbol zelaia, Bidasoa ibaia… Planoan bertan ez zen herritarrik irudikatuko hasieran.
    Herritarrrak irudi fitxa txikietan izan genituen. Herritar horiek “PERTSONA EREDUGARRIAK” ziren, baina “panpintxo” itxurarekin, elkar errespetua sustatuko duen HIRI IDEAL batean izan nahiko genituzkeen horietakoak. Aurrera eraman zituzten jolas guztietan, familiak, gazte taldetxoak, aitonamonak, jarduerak burutu ondoren fitxa bat lortu zuten eta fitxa horiek IRUN HIRI IDEALA irudikatu zuten. PLANO XL-an itsatsi zituzten irudiok, irun hiria panpintxo aktiboekin betez.

    IMG_20140920_185248

Iruzkina idatzi / Déjanos tu comentario

Cancel reply
Plugin creado por AcIDc00L: key giveaway
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: posicionamiento web